Aupa guztioi, uztailan Nojan egon nintzen eta Jon Lizarralderekin topo egin nuen, gure txikitako gelakidea. Argazki bat bidaltzen dizuet.Gorentziak guztioi bere partez.
Oporrak laister amaituko dira, animo guztioi ikasketa berriekin.
Peio
6.MAILAKO IKASLE ETA IRAKASLEEN BLOGA
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 4 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 0 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 1 iruzkin-comentarios
6.C-ko familiak ere irtenaldia antolatu zuten ikasturteari amaiera emateko eta Gorlizera joan ziren asteburua pasatzera. Bertako aterpetxean egon ziren eta argazkiak ikusi besterik ez dago konturatzeko zein gustura ibili ziren. Zorionak antolatzaileei.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 3 iruzkin-comentarios
Ikasturteari amaiera emateko 6.B-ko familiak Lekeitiora joan ziren. Trinkete aterpetxean egon ziren eta primeran pasatu zutela begibistakoa da, argazkiak ikusi besterik ez dago. Oso ondo antolatutako egonaldia izan zen. Herriaz gozatzeaz gain hainbat ekintza ere antolatu zituzten neska-mutilentzat, arrauna eta arrantza, adibidez. Zorionak antolatzaileei!
Hemen dituzue argazki batzuk, baina badakigunez kamara asko izan zela bertan, bidali zuen argazkiak helbide honetara, hauekin batera jartzeko.
joxeamenabar@gmail.com
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 0 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 2 iruzkin-comentarios
Hamar minutuko bideo honetan 6.mailakoen erakustaldiak dituzue. Azken eguneko jaialdiko argazki guztiak ikusteko pasa zaitezte Arantzabelako Blogatik.
Aquí tenéis el vídeo de las actuaciones de 6º. Si queréis ver o desgargar alguna foto de las actividades que se realizaron el último día de clase pasaos por el Blog de la Ikastola.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 1 iruzkin-comentarios
Kurtso amaierako txangoa egin genuen atzo, astelehena, Sobroneko abentura parkean. Beldurrez joan ginen, eguraldiaren iragarpenak ez zuelako batere itxura onik.
Hala ere, egun erdia oso ondo joan zitzaigun, eguraldi epela eta igerilekuan bainatzeko modukoa.
Arratsaldean hasi ziren arazoak, sekulako euri jasa izan genuen eta arratsaldeko ekintzak bertan behera uztekotan egon ginen. Baina pittin bat atertu zuenez animatu eta berriro martxan jarri ginen.
Kanoak eta abentura ekintzak egin genituen eta , nahiz eta blai eginda amaitu, oso ondo pasatu genuen.
Argazkiak jaitsi nahi izanez gero klikatu hemen.
Ayer, lunes, tuvimos la excursión de fin de curso al parque de aventura de Sobrón. Fuimos temerosos por lo mal que pintaba el pronóstico del tiempo, pero la mañana nos fue fenomenal y pudimos hacer todas las actividades con normalidad, incluso bañarnos con sol al mediodía.
La cosa cambió por la tarde, justo al comienzo de las actividades. Cayó una tromba tremenda y estuvimos a punto de suspender las actividades, pero esperamos a que amainara un poco y le echamos una gran dosis de valor.
Al final realizamos todo lo previsto y, aunque terminados calados, nos lo pasamos genial.
Si quieres bajarte alguna foto entra aquí.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 14 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 13 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 14 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 6 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 7 iruzkin-comentarios
Quiero ser como Beckham pelikula ingelesa ikusi dugu ikastolako 6.mailakook. Nahiko luzea denez bi saio eman dizkiogu, baina ez da inor aspertu. Kultura eta ohitura ezberdinak, futbola, maitasuna, neska eta mutilen rolak eta hainbat eta hainbat arazo agertzen zaizkigu ia bi orduz, baina, hori bai, dena ezin hobeto amaitzen da.
Hemen duzue trailer labur bat filmaren unerik onenekin.
Kontaiguzue zer iruditu zaizuen eta zerbait ikasi duzuen pelikula ikusten.
Estos días hemos visto otra película en la ikastola: Quiero ser como Beckham, que trata sobre la discriminación sexista que se da todavía en nuestra sociedad y las diferentes maneras de actuar ante ella. Fútbol, amor, culturas diferentes y muchas cosas más que hemos podido disfrutar a lo largo de casi dos horas de película.
Nadie se ha aburrido y todos contentos, con un final feliz.
Aquí tenéis una pequeña muestra en este trailer.
Entrad en comentarios y contadnos vuestra opinión.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 15 iruzkin-comentarios
Ostiralean Mendizorrotzako frontoietan izan ginen, Barrutiako ikasleekin batera, pilota topaketetan parte hartzen. Goiz osoa bertan eman genuen. Hasteko, taldetan banaturik, pilota jokoak egin genituen, batzuk Ogetan, beste batzuk Olaven eta besteak frontoi txurietan. Joku asko egin genituen eta dibertigarria izan zen.
Gero Ogetako harmailetara joan ginen binakako eskupilota partida bat ikustera. Kiniela bat egiteko aukera izan genuen eta horrek sekulako giroa sortu zuen ikusleen artean, denok gure bikotea animatzen hasi ginelako. Azkenean 18-16 amaitu zen partida eta sekulako tantuak eta jokaldiak ikusteko aukeraz gozatu genuen. Gainera, opariak egon ziren kiniela-asmatzaileentzat.
Goiz borobila benetan.
El viernes estuvimos en los frontones de Mendizorrotza junto con los chicos y chicas de Barrutia, tomando parte en Ikaspilota topaketak. Pasamos allí toda la mañana. Primero nos dividieron en grupos y estuvimos practicando diferentes juegos de pelota en sus diferentes modalidades. Algunos en el Ogeta, otros en el Olave y otros en los frontones blancos.
Después nos llevaron a las gradas del Ogeta para ver un partido manista de parejas. Hicimos una quiniela en mitad del partido y eso hizo que el ambiente se caldeara, pues cada uno animaba a su pareja favorita. El partido estuvo emocionantísimo y terminó en un apretado 18-16. Se vieron grandes tantos y fenomenales jugadas. Además hubo regalos para los acertantes de la quiniela.
Una mañana perfecta.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 8 iruzkin-comentarios
Gaur sari bat jasotzea tokatu zaigu. Dendarabako Araba aretora joan gara KREA elkarteak antolatutako XXV. Komiki Lehiaketaren saria jasotzera.
Haurren mailako taldeko 1.saria eman digute eta harro gaude horretaz.
Ekitaldia oso polita izan da eta argazkilari eta kamera ugari ikusi dugu bertan.
Hemen dituzue argazki batzuk, baina ekitaldiaren bideoa ikusi nahi baduzue sar zaitezte KREAren web orrian, han jarriko dutela esan baitigute.
Eskerrik asko KREAko antolatzaileei.
Esta tarde hemos estado recogiendo un premio. Hemos recibido el primer premio de la sección colectiva infantil del XXV Certamen Escolar de Cómics organizado por KREA, de la Caja Vital.
La ceremonia ha sido entretenida y hemos visto muchas cámaras y reporteros.
Aquí tenéis algunas fotos, pero si queréis ver el vídeo de la ceremonia, entrad en la web de KREA, pues nos han dicho que lo van a colgar allí.
Gracias a la gente de KREA por su labor.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 11 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 5 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 0 iruzkin-comentarios
Today we have been watching one performance at school and it has been related to the story of Tarzan.
Before watching it, we have been working several activities about the story, we have also listened to different songs, and children have liked them a lot.
Please, send your opinions in English to the comments in the blog!
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 17 iruzkin-comentarios
Zelanda Berriko pelikula interesgarri bat ikusi dugu egun hauetan ikastolako 6.mailako ikasle eta irakasleok. Gaia interesgarria izateaz gain eta elkarrizketarako aukera eskaini, ezin dugu ahaztu filme hau ospetsu egin dela bere musika eta irudiengaitik.
Edukiak eztabaidarako eta hausnarketarako aukera aproposa eskaintzen du: gizonen eta emakumeen rola hainbat kultura eta tradizioetan.
Ikusi trailerra eta idatzi lau edo bost lerrotan zuen iritzia.
Esta semana hemos visto una película en la ikastola hecha en Nueva Zelanda. Whale Rider es famosa, entre otras cosas, por su música y fotografía, pero el tema que trata se presta a debate y, sobre todo, mucha reflexión.
Echad un vistazo al trailer y escribid en unas pocas líneas vuestra opinión sobre la peli.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 20 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 0 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 8 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 13 iruzkin-comentarios
Otsaila partean udaletxeak antolatutako "Seguru bizi" marrazki lehiaketan parte hartu genuen 6.mailako ikasleok. Lehiaketa honen helburua bide-hezkuntzak duen garrantziaz ohartzea da, eta gai honi buruzko marrazkiak bidali genituen udaletxera.
6.mailako sei ikasle sarituak izan ziren eta joan den ostiralean udaletxean izan ginen sariak jasotzen: txirrindulari kaskoa, joku batzuk eta bizikletarako hainbat baliabide.
Gainera, eguna borobiltzeko, elkarrekin bazkaldu genuen gero antzerkira joateko.
El pasado mes de febrero tomamos parte en el concurso de dibujo organizado por el ayuntamiento con el lema "Vive seguro". Se trataba de tomar conciencia de la importancia que tiene la educación vial, y en eso se basaron los dibujos que presentamos a concurso.
Resultaron premiados seis de los nuestros y el pasado viernes estuvimos en el ayuntamiento recogiendo los premios: un casco de ciclista, unos juegos y diversos accesorios de bici.
Para celebrarlo nos fuimos a comer y después a ver la obra de teatro.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 1 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 16 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 1 iruzkin-comentarios
Ingurunean gai berriarekin hasiak gara eta datozen astetan Komunikabideak ikusi eta ikasiko ditugu. Ikusteak asko laguntzen omen du ikaste prozesuan eta Radio Vitoria-ko egoitzan izan gara gaur goizean. Oso atseginak izan dira gurekin hango langile eta kazetariak eta, pazientzia handiz, eguneroko lanak eta irrati-saioak nola burutzen dituzten erakutsi digute. Egindako galderengatik susma daiteke bati baino gehiagori gaur piztu zaiola kazetaritzarako zaletasuna.
Jakin dugu, baita ere, 15 bat pertsonentzako lekua dutela saioak ikusle moduan jarraitzeko. Beraz, irratia barrutik ezagutu nahi izanez gero, Domingo Martínez de Aragón 5-era hurbildu besterik ez duzu. Animatu zaitez, merezi du eta.
Acabamos de estrenar tema nuevo en Ingurunea. Durante las próximas semanas trabajaremos sobre el tema de la Comunicación y los Medios comunicativos. Dicen que ver ayuda a aprender y, como estamos convencidos de ello, esta mañana nos hemos pasado por las instalaciones de Radio Vitoria. Tanto el personal como los y las periodistas han sido muy amables con nosotros y nosotras, y nos han explicado cómo realizan su labor diaria, además de guiarnos en un completo recorrido por todas las dependencias. Parece que a más de uno-a le ha picado hoy el gusanillo periodístico, a tenor de las preguntas que se han escuchado.
También hemos sabido que disponen de espacio para unas 15 personas a modo de público para ver y escuchar los programas en directo. Si quieres saber cómo se hace la radio en directo sólo tienes que pasarte por Domingo Martínez de Aragón 5, y seguro que te recibirán igual de bien que a nosotros-as. Anímate, merece la pena.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 5 iruzkin-comentarios
Gaur Koldo Mitxelena institutuan izan gara. Hasteko, txotxongilo emanaldi bat eskaini digute bertako ikasleek prestatutakoa. Jarraian, Arantzabelatik joandako ikasle batzuekin aritu gara solasaldian eta, amaitzeko, ikastetxeko gela zein instalazio aipagarrienak erakutsi dizkigute, besteak beste gimnasioa, teknologia-gela, informatika-gela, plastika-gela, liburutegia...
Informazioa osatu nahi ezkero sar zaitez bertako webgunean... koldomitxelena.net
Hoy hemos estado otra vez de visita, esta vez en el instituto Koldo Mitxelena. Para empezar nos han ofrecido una sesión de marionetas preparada por los propios alumnos y alumnas. A continuación hemos charlado un rato con ello-as sobre todo lo que se nos ha ocurrido preguntar. Por último, nos han enseñado las instalaciones más interesantes: informática, plástica, biblioteca, gimnasios...
Para obtener más información sobre el centro entra en su página web... koldomitxelena.net
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 6 iruzkin-comentarios
Gaur Dendarabako aretoan izan gara 5 eta 6.mailako guztiok beldurrezko pelikula bat ikusten. The horror bus film holandarra ikusi dugu. Gazteentzat omen da baina, hala ere, oihu bat baino gehiago entzun da aretoan sustoak eraginda.
Animatu eta azaldu iruzkinetan zer iruditu zaizun.
Esta mañana hemos acudido a Dendaraba para ver una película de miedo. The horror bus, largometraje holandés de terror para jóvenes, que ha hecho gritar en más de una ocasión a alguno y alguna.
Contadnos en unas pocas líneas qué os ha parecido.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 19 iruzkin-comentarios
Gaur Ekialdeako irakasleen gonbidapena onartuz, bertara joan gara, gutako batzuentzat datorren ikasturtetik aurrera ikastetxe berria izango dena ezagutzera. Oso ondo hartu gaituzte eta, instalazioak eta ikasgela batzuk ikusteaz gain, ikasle eta irakasle batzuekin hitz egiteko aukera ere izan dugu.
Oraindik erabakia hartzeko bazaude eta informazio gehiago nahi baduzu, sar zaitez Ekialdea institutuaren webgunean.
Hoy, aprovechando la invitación del instituto Ekialdea, nos hemos pasado por allí para ver el centro que será el de algunos de nosotros y nosotras a partir del próximo curso. Nos han recibido muy bien y, además de enseñarnos las clases y las instalaciones del centro, hemos podido charlar con profesores y profesoras y con algunos alumnos y alumnas.
Si todavía no has tomado la decisión sobre tu futuro instituto y quieres informarte mejor, entra en la web de Ekialdea.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 16 iruzkin-comentarios
Otsailaren 20 eta 21ean Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina ez dira horrelakoak ikusi beharreko guztiak bizimodu honetan. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.
Gasteizko garbiguneei buruz informatzeko eta birziklaketaren inguruan zalantzak argitzeko, klikatu hemen.
Argazkiak ikusteko, hemen.
Los días 20 y 21 de febrero hemos visitado el vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. No diremos que hayamos gozado de vistas y olores espectaculares, pero no todo es así en nuestro alrededor. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.
Para obtener información de los garbigunes de nuetra ciudad y aclarar todo tipo de dudas referentes al reciclaje, entrad aquí.
Para ver las fotos, aquí.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 20 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 13 iruzkin-comentarios
Aurten jaiak eta ospakizunak bata bestearen atzetik datozela ematen du. Inauteri jaiari buelta eman orduko Santa Ageda bezpera dugu ospatzeko, eta guzti hau Euskararen Astearen barne. Ez gara ez, geldi egotekoak. Gaur arratsaldean Ikastolako patioan abestu ondoren, 6.mailakoak Aranako aiton-amonen egoitzara joan gara. Han oso ondo hartu gaituzte eta, hiruzpalau aldiz abestu eta gero, askari ederra prestatu digute. Badakigu batenbati siesta izorratu diogula, baina jakingo dute barkatzen. Muxu handi bat hemendik Aranako aiton-amona eta langile guztientzat. Mila esker.
Argazkiak
Este curso parece que las celebraciones vienen todas seguidas. No terminamos de ver las fotos del carnaval y ya estamos colgando las de Santa Ageda, y todo esto dentro de la Semana del Euskara. Esta tarde, después de cantar en el patio de la Ikastola, hemos visitado la Residencia Arana. Allí nos han recibido fenomenal. Después de cantar varias veces delante de los abuelos y las abuelas nos han preparado una buena merienda. A más de uno y de una le hemos fastidiado la siesta, pero sabrán perdonarnos. Un beso enorme a todos los abuelitos y abuelitas de Arana, así como a todo el personal. Muchas gracias.
Fotos
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 14 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 17 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 7 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 12 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 6 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 2 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 2 iruzkin-comentarios
EITB24 webgunean honako bideo hau ikusi dugu. Dirudienez Australiatik Antartikarako hegaldiak inauguratu dituzte. Nork daki? Agian, laister hara joango gara gu ere oporretan.
Según nos comentan en EITB24, se ha puesto en marcha un avión que ha realizado el trayecto de Australia a Antártida. ¿Quién sabe? Igual dentro de no mucho vamos para allí de vacaciones.
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 2 iruzkin-comentarios
Egilea / Autor: Arantzabelako 3.zikloa 15 iruzkin-comentarios