2008-06-10

EKIALDEA INSTITUTUKO ORKESTRA


Gaur bisita izan dugu ikastolan. Ekialdea Institutuko ikasle batzuk etorri zaizkigu musika emanaldi bat eskaintzera. Orkestra bat osatu dute bere ikastetxean eta astero elkartzen omen dira entseguak egiteko. Bistan da saiatzen direla eta seriotasunez hartzen dutela bere lana, primeran jo baitute, profesionalen modura.

Gainera, haien arteko batzuk aurpegi ezagunak genituen, gure ikastolako ikasleak izandakoak, hain zuzen.

Bi pieza eskaini dizkigute: "West Side Story" eta "Los piratas del Caribe"

Emanaldi laburra izan da, baina oso polita.


Esta mañana hemos tenido visita en la ikastola. Ha venido un grupo de alumnos-as del Instituto Ekialdea a ofrecernos un concierto. Han formado una orquesta en el insti y se juntan todas las semanas para ensayar. Salta a la vista que se lo están tomando en serio, pues sonaban como si fueran profesionales.
Además había caras conocidas en el grupo, pues varios-as eran antiguos alumnos-as de nuestra ikastola.

Nos han ofrecido dos obras: "West Side Story" y "Los piratas del Caribe"


Ha sido un concierto cortito pero muy bonito.

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo!
Guri kontzertua asko gustatu zitzaigun. Gainera, abestiak ezagunak genituen eta beste instrumentu batzuekin entzutea oso polita iruditu zitzaigun.


Irene eta Naroa

Anónimo dijo...

Guri kontzertua gustatu zitzaigun,
eta abestiak ezagunak izan zitzaizkigun, nahiz eta lehengoa
ez izan oso ezaguna.
Gero, "La pantera rosa" jo ziguten,
eta hori izan zen sorpresa.

Ane S eta Irati

Anónimo dijo...

Niri kontzertua asko gustatu zitzaidan. Oso interezgarria izan zen eta oso ondo jo zuten intrumentuak. Tronpeta, biolina eta askos gehiago zeuden.



Nahikari Anzar Castillo

Anónimo dijo...

Niri kontzertua asko gustatu zait. Orkestra txikia da baina oso ondo landuta dago. Bi abestiak oso ondo egon dira, eta bukaeran klarinetea eta fagotarekin pantera arrosa jo digute. Oso ondo egon da.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zitzaidan kontzertua.Oso ondo pasa nuen eta oso ondo jotzen zuten.Niri orokorrean kanta guztiak gustatu zitzaizkidan.



Uxue Bacete

Anónimo dijo...

Niri kontzertua gustatu zitzaida.
Bina zati batzuetan aspertu egin nintzen. Orkestra txikia zen baina ona.


Xabier Agiriano

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zitzaidan kontzertua. Lehenengoz musika instrumentuak aurkeztu zituzten eta gero bi pieza jo zituzten horien hartean Los piratas del Caribeko banda sonora jo zuten. Oso banda txikia izan arren oso ondo jotzen dute. Baina, gehiago izango baziren agian musika tonua eta beraien arteko giroa hobetu egingo zen. Baina, hau bakarrik proposamen bat da. Gero esan ziguten beste institutu batera joan arren musika taldean sartu gintezkeela. Niri agian sartzea gustatuko litzaidake, baina musika instrumenturik ez dakidanez jotzen ez naiz sartuko. Baina, instrumentu bat jotzen dutenei nik animatuko nituzke musika bandan sartzera.
Ah! eta bandan sartuta daudenei ia da bandan sartuta daudenei aurrera eramatea proposatzen diet.


Adrian Rodriguez

Anónimo dijo...

Asteartean eduki genuen kontzertua
asko gustatu zitzaigun. Kanta ezagunak ziren, baina oso motzak izan ziren, eta denak nahastuta.
Orkestra jotzaile batzuk Arantzabelako ikasle ohiak ziren eta guri (Itziar, Jone eta Ane O.ri) "pirates of the caribean"
kanta gustatu zitzaigun gehien.
Agur!

Jone, Ane O. eta Itziar

Anónimo dijo...

Epa!

Guri kontzertua asko gustatu zitzaigun, abestiak oso politak ziren eta gehien gustatu zitzaigun abestia los Piratas del Caribe izan zen. Orkestra txikia da, baina oso musika polita egiten dute. Amaieran Pantera Arrosaren abestia jo ziguten, polita izan zen. Oso ondo pasa genuen.

Nahikari eta Paula.

Anónimo dijo...

Guri oso ondo iruditu zitzaigun
Ekialdeko banda ona etortzea kontzertu bat ematera. Baina, kantak oso luzeak izan ziren eta gainera denbora guztian errepikatzen ziren estrofak.
Uxueren urtebetetzea egun berean izan zen eta kontzertuaz aparte txutxeak ere izan genituen. Oso ondo pasa genuen nahiz eta pixkabat aspertu.


Irune eta Uxue

Anónimo dijo...

Epa, guri iruditu zitzaigun oso ona zela, baina nahiko eskasa izan zela.
Gehien gustatu zitzaigun kanta "he is a pirate"(Piratas del Caribe)izan zen baita aurkeztu zireneko kantak, baina batzuk ez ziren asko konplikatu.
Azken "sorpresa" ondo egon zen; txarrena nahiko motza izan zela.

Jokin eta Peio 6.C

Anónimo dijo...

Epa!
Guri orkestra pila bat gustatu zitzaigun, eta ezagutzen genituen pertsona batzuk zeuden, ala nola Aitor Gullon, Iñigo, beste Iñigo,Aurora, eta Andoni Penela.
Gehien gustatu zitzaigun abestia, Piratas del Caribe-rena izan zen, oso dibertigarria zelako.
Ez zitzaiguna asko gustatu, zapitxoak buruan jarrita eramatea, nahiko pijoa iruditu zitzaigulako.



Xabier eta Jon

Anónimo dijo...

Epa!
Guri orkestra pila bat gustatu zitzaigun, eta ezagutzen genituen pertsona batzuk zeuden, ala nola Aitor Gullon, Iñigo, beste Iñigo,Aurora, eta Andoni Penela.
Gehien gustatu zitzaigun abestia, Piratas del Caribe-rena izan zen, oso dibertigarria zelako.
Ez zitzaiguna asko gustatu, zapitxoak buruan jarrita eramatea, nahiko pijoa iruditu zitzaigulako.



Xabier eta Jon