2008-06-03

BERTSOLARIEN FINALEAN


Zorionak eman behar dizkiegu Ane Olano eta Ane Sáez de Gordoari, gaur jakin baitugu Arabako Eskolarteko bertsolari txapelketako finalerako sailkatu direla.

Finala ekainaren 7an izango da goizeko 9:00etan Armentia Ikastolan. Zorterik onena opa diegu biei eta ea zer moduz moldatzen diren egun horretan erlojuarekin; gogoratu ikastolako jaia ere egun berean ospatuko dugula eta hemen izan nahi genituzke gurekin batera (eta txapelarekin bada, hobe)


Hoy tenemos que felicitar a Ane Olano y a Ane Sáez de Gordoa. Nos acabamos de enterar de que se han clasificado para la final del Campeonato Escolar de Araba de bertsolaris.

La final se celebrará el 7 de junio en la ikastola Armentia a partir de las 9:00. Les deseamos mucha suerte, pero que no se olviden el reloj en casa, pues ese mismo día celebramos la fiesta de la ikastola y nos gustaría que no faltaran a la cita.

6 comentarios:

Anónimo dijo...

Zorte ona opa diet biei,eta, oso ondo egingo dutela ziur nago.
Gainera, biak dira bertsolari apartak,hori ikusten da.
Eutsi goiari neskak!
Irati Elosegi.

Anónimo dijo...

Nik ere zorte ona opa diet!
Oso onak dira eta oso ondo egingo dutelaz ziur nago!

Animo!

Naroa Amenabar

Anónimo dijo...

Naroa eta Irati bezala zorte ona opa diet biei. Oso onak direla erakutsi zuten lehengoan, baina oraingoan irabazleak izango direla erakutsiko digute.

Aupa neskak, lortuko duzue txapela hori!!!

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Ni finalean egongo naiz, baina bertsoak idatziz eginez.Bat-batekoan Beñat pasa da eta berari bai zorte ona opa diodala ze bera izango da Gasteitik doan bakarra.
Eskerrik asko animoengatik eta seguro Beñatek txapela Gasteizera ekarriko duela.
Eta lasai erlojuarengatik iritsiko gara eta!
Ane Saez de Gordoa.

Anónimo dijo...

Oso ondo egon zen finala.Beñatek ez zuen txapela irabazi, baina oso ondo pasa zuen eta hori da garrantzitsuena. Gasteiz mailan irabazle gelditu zen, eta ez zuen beste txapel beharrik. Oso ondo egon zen, nahiz eta urduri-urduri egon. Hurrengo batean eramango dugu txapela.

Ane Olano.

Anónimo dijo...

Kuxkuxeatzera sartu naiz eta ezin idatzi gabe pasatu...
ZORIONAK ARANTZABELAKO BERTSOLARI TXIKI GUZTIEI, idatziz sailkatutakoei eta bat-batean ausartu direnei.
Ta zuek, bertso-eskolako nire harribitxiek,
Kriston SALTOA eman duzue aurten, abenduan bertso-eskolan hasi, maiatzean bat-bateko gasteizko finalerdian kantatu eta gero Beñat finalean.... Denek merezi zenuten baina, eta oso harro nago zuetaz. Ikasle bikainak zarete 6ak.
Muxu handi pila bat

Larunbatean bertso-eskolan egongo naiz zuen zai. Betiko orduan, betiko lekuan.