2008-05-08

KREA komiki lehiaketa



Gaur sari bat jasotzea tokatu zaigu. Dendarabako Araba aretora joan gara KREA elkarteak antolatutako XXV. Komiki Lehiaketaren saria jasotzera.
Haurren mailako taldeko 1.saria eman digute eta harro gaude horretaz.
Ekitaldia oso polita izan da eta argazkilari eta kamera ugari ikusi dugu bertan.
Hemen dituzue argazki batzuk, baina ekitaldiaren bideoa ikusi nahi baduzue sar zaitezte KREAren web orrian, han jarriko dutela esan baitigute.
Eskerrik asko KREAko antolatzaileei.


Esta tarde hemos estado recogiendo un premio. Hemos recibido el primer premio de la sección colectiva infantil del XXV Certamen Escolar de Cómics organizado por KREA, de la Caja Vital.
La ceremonia ha sido entretenida y hemos visto muchas cámaras y reporteros.
Aquí tenéis algunas fotos, pero si queréis ver el vídeo de la ceremonia, entrad en la web de KREA, pues nos han dicho que lo van a colgar allí.
Gracias a la gente de KREA por su labor.

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Gaur oso ondo pasa dugu Kreako komiki lehiaketaren saria jasotzen.
Hasieran pelikula baten zati bat ikusi eta ondoren sariak jaso ditugu.
Oso polita izan da eta gainera, beste komiki batzuk ikusteko aukera ere izan dugu.
Argazki ugari egin dizkigute denoi, Maialen eta Hasierri batez ere, beraiek izan direlako saria jaso dutenak. Oso ondo egon dira biak!

Naroa Amenabar

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa nuen, eta, pozik nago
sari bat tokatu zaigulako.
Bideoa izan zen sorpresa.
Gero, komiki guztiak ikusteko aukera izan genuen.
Oso politak ziren.

Irati Elosegi.

Anónimo dijo...

Ni ez nintzen Kreako komiki lehiaketara joan, eta orduan ez dakit nolakoa izan zen. Oso ondo egon zela esan zuten, baina beste batzuk esan zuten ez zitzaiela hainbeste gustatu. Hoberena, lehen saria jaso genuela izan zen, eta diru horrekin irteera bat egingo dugula.

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Oso ondo pasatu nuen sari banaketan,
pozik nago sari bat tokatu zaigulako
eta horrekin irteera bat egingo dugu Sobronera, ea ondo pasatzen dugun!


Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Niri sari nahiko polita irabazi dugula uste dut.Lan oso ona egin dugu eta saria merezi dugu. Sari banaketa ez zitzaidan asko gustatu,
ia dena erderaz izan zelako.Baina ikusi genuen bideoa ondo egon zen, nahiz eta susto batzuk hartu.
Espero dut saria asko disfrutatzea!

Anónimo dijo...

Ni ez nintzen Krearen komiki leihaketara joan, eta leihaketa batean sartzea eta komiki bat egitea ez zitzaidan asko gustatu.



Uxue Bacete.

Anónimo dijo...

Niri Kreako lehiaketa, nahikotxo gustatu zitzaidan, baina ez nuen oso ondo pelikula ulertu. Pena merezi izan du lehiaketan parte hartzea Sobronera joateko, baina nik ezingo ezer egin, besoa apurtuta dudalako.

Jon Rodrigez

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasatu nuen kreako sari banaketan. Pelikula izan zen gutxien gustatu zitzaidana eta saria banatu zutenean gehien.
Nik uste dut merezi genuela saria.

Xabier Agiriano

Anónimo dijo...

Ni ez nintzen joan Krearen sari banaketara, baina seguru nago oso ondo pasa zutela. Ideia ona iruditu zait komikiarena egitea.


Paula.

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen KREAko komiki lehiaketan.Gainera irabazi genuen. Oso ona izan zen idea.

Nahiara Cañado

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen komiki lehiaketako saria jasotzen eta pelikula zati bat ere ikusi genuen.
Pena da batzuk joan ahal ez izatea.

Eider.