2008-05-20

IKASPILOTA TOPAKETAK



Ostiralean Mendizorrotzako frontoietan izan ginen, Barrutiako ikasleekin batera, pilota topaketetan parte hartzen. Goiz osoa bertan eman genuen. Hasteko, taldetan banaturik, pilota jokoak egin genituen, batzuk Ogetan, beste batzuk Olaven eta besteak frontoi txurietan. Joku asko egin genituen eta dibertigarria izan zen.
Gero Ogetako harmailetara joan ginen binakako eskupilota partida bat ikustera. Kiniela bat egiteko aukera izan genuen eta horrek sekulako giroa sortu zuen ikusleen artean, denok gure bikotea animatzen hasi ginelako. Azkenean 18-16 amaitu zen partida eta sekulako tantuak eta jokaldiak ikusteko aukeraz gozatu genuen. Gainera, opariak egon ziren kiniela-asmatzaileentzat.
Goiz borobila benetan.

El viernes estuvimos en los frontones de Mendizorrotza junto con los chicos y chicas de Barrutia, tomando parte en Ikaspilota topaketak. Pasamos allí toda la mañana. Primero nos dividieron en grupos y estuvimos practicando diferentes juegos de pelota en sus diferentes modalidades. Algunos en el Ogeta, otros en el Olave y otros en los frontones blancos.
Después nos llevaron a las gradas del Ogeta para ver un partido manista de parejas. Hicimos una quiniela en mitad del partido y eso hizo que el ambiente se caldeara, pues cada uno animaba a su pareja favorita. El partido estuvo emocionantísimo y terminó en un apretado 18-16. Se vieron grandes tantos y fenomenales jugadas. Además hubo regalos para los acertantes de la quiniela.
Una mañana perfecta.

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen denok.
Haiseran kirol pixka bat egin eta gero pilota partidu bat ikusi genuen.
Partiduan zehar apostuak egiteko aukera eman ziguten eta nik eta hainbat gelakide eta lagunek irabazi egin genuen!
Asko dibertitu ginen.

Naroa Amenabar

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen denok.
Haiseran kirol pixka bat egin eta gero pilota partidu bat ikusi genuen.
Partiduan zehar apostuak egiteko aukera eman ziguten eta nik eta hainbat gelakide eta lagunek irabazi egin genuen!
Asko dibertitu ginen.

Naroa Amenabar

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen. Hoberena partidua izan zen eta apostuak egiteko aukera izan genuen, baina nik ez nuen irabazi.

Hurrengoan izango da!

Nahiara Cañado

Anónimo dijo...

Oso ondo egon zen eta asko jolastu genuen gainera taldeak nahi genuen bezala jartzeko aukera izan genuen.

Eider

Anónimo dijo...

Niri gustatau zitzaidan ikas pilotako goiz bateko bidaia.
Oso ondo pasa nuen, baina denetatik gehien gustatu zitzaidana partidua izan zen.
Penaz urdinek galdu egin zuten.

Xabier Agiriano

Anónimo dijo...

Oso polita izan zen partidua bertatik- bertara ikustea.
Hasteko, pilotan jolastu genuen, eta, ondoren, pilota partidua ikusi. Urdinek irabazi behar zuten,
hoberenak zirelako, gainera, txapan
jo zuen.
Hala eta guztiz ere, goiz borobila
izan zen.
Irati Elosegi.

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasatu nuen, eta gehien gustatu zitzaidana partidua izan zen, eta gorriak irabzi zuten.
Jolasak oso ondo zeuden.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Nire ustez oso ondo egon zen. Jolasak ere oso dibertigarriak ziren. Ikaspilotan nire lehengusuetariko bat ikusi nuen. Bere izena Julen da eta beraren aurka jokatu nuen partidu batean. Gero ume lodi bati Godzila ezizenaz deitzen duten ume bat imitatu eta jarraitzen hasi zen. Eskerrak monitore batek ume hori oztopatu zuela bestela hauts bihurtuko zuen. Gero pelota partiduan gorriak urdinen aurka jokatu ziren eta gorriek 18-16 irabazi zuten eta gainera nik kiniela asmatu nuen eta horri esker pilota bat irabazi nuen.

Adrian Rodriguez