2008-06-09

IKASTOLAKO JAIA


Joan den larunbatean ospatu genuen 2008ko ikastolako jaia. Aurtengoa berezia izan behar zen, 25.urteurrena ospatzen ari garela eta, eta bai lortu ere berezia izatea. Sekulako giroa sortu zen egun osoan zehar. Denetik izan genuen: erakusketak, erakustaldiak, musika emanaldiak, kirolak, abesbatza, dantzak... denetik.
Eta amaitzeko bazkaria ikastolako frontoian. Inoiz baino jende gehiago izan genuen eta giroa ezin hobea, musika eta dantzarekin amaituz.
Argazkiak eta bideoa ikusteko pasa zaitez Ikastolako Blogatik.


El sábado celebramos la fiesta anual de la ikastola. Queríamos que la de este año fuera especial, por la celebración del 25 aniversario, y vaya si lo fue. Tuvimos de todo y para todos: espectáculos, exhibiciones, deportes, danzas, coros, demostraciones... de todo.
Para terminar, celebramos una comida en el frontón a la que acudió más gente que nunca y que tuvo un tremendo ambiente, con música y bailes hasta casi la noche.
Si queréis ver las fotos y el vídeo pasaos por el Blog de la Ikastola.

14 comentarios:

Anónimo dijo...

Guk ikastolako jaian oso ondo pasa genuen, gehien gustatu zitzaizkigun gauzak koltxonetak izan ziren. Bazkaria ona zegoen eta tortila patata ere jan genuen. Kanpoko txirristetan ere oso ondo pasa genuen, guretzat oso jaialdi ona eta dibertigarria izan zen.

Paula eta Uxue 6.C

Anónimo dijo...

Ikastolako jaian primeran pasa nuen. Nik saski-baloian jolastu nuen, eta nahiz eta galdu oso ondo pasa nuen. Gainera gimnasioko erakusketa oso polita zegoen,aspaldiko argazkiz beteta.

Jone Agirre

Anónimo dijo...

Ni ikastolako jaira joan nintzen, eta oso ondo pasa ere. Nik futbito eta dantza egin nituen eta bietan ondo pasa nuen, futbiton beti bezala galdu egin genuen. Janaria ez zen lehengo urtekoa bezain ona, baina jan zitekeen.
Jaia amaitzean Jon, Itziar, Jone, Irune eta Ane S-rekin "kutxira"joan ginen.
OSO EGUN ONA IZAN ZEN

Peio Ziarrusta

Anónimo dijo...

Niri ikastolako jaia asko gustatu zitzaidan. Nik goizean esku pilota egin nuen, eta oso ondo egon zen.
6.mailakoak, gure ikastolako historia egin genuen, hori komikiaren ordez, noski. Jende asko bildu ginen eta sekulako giroa sortu zen. Bazkaria eta gero, gurasoek, ematen zuen mozkortuta zeudela, baina ez, ondo pasatzen ari ziren. Beno, besterik gabe oso ondo pasatu nuela jaian.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Oso polita izan zen ikastolako jaia, eta gainera oso ondo pasa nuen. Nik dantzan parte hartu nuen, baina azken dantzan, hots zintena, gaizki atera zitzaigun. Geroago dantzako irakasleak bronka bota zigun, eta oso desatsegina izan zen. Bestalde oso ondo egin genuen dantza. Janaria ez zitzaidan
asko gustatu.
Jan eta gero jolastera joan ginen, eta egun osoa pasa genuen jolasten.

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Guri ikastolako jaia oso dibertigarria iruditu zitzaigun. Aparta izan zen, batez ere antzerkia, eta frontoiko bazkaria.
Uste dugu mundu osoari gustatu zitzaiola, eta primeran pasa zutela.

Jokin, Xabier eta Jon.

Anónimo dijo...

Ikastolako jaia oso polita izan zen. Eta, aurtengoa oso berezia izatea lortu zuten.
Gainera, dantzatzeko aukera izan genuen eta oso ondo pasa genuen.

Irati Elosegi.

Anónimo dijo...

Nik bakarrik dantza egin nuen, saskibaloira ez nintzelako iritsi; bertsolaritza izan nuen eta.
Oso ondo dantzatu genuen, nahiz eta bigarren dantzan despistetxo bat izan. Oso ondo pasa nuen nire lagunekin batera,izugarrizko jaia izan zen!

Ane Saez

Anónimo dijo...

Jaia oso interesgarria izan zen. Jende asko egon zen eta gainera ekitaldi asko egon ziren. Beraien artean nik, judo ekitaldi bat egin nuen, goizeko hamarretan. Gero dantza ekitaldi bat egin zen. Niri gehien gustatu zitzaidana festatik
izan zen judoko ekitaldia zeren eta, nik parte hartu nuen eta gainera gerriko berria irabazi nuen.

Adrian Rodriguez

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasa nuen ikastolako jaian. Nahiz eta saskibaloiko partiduan behatz potoloa okertu.
Nire bi lagun haserretu ziren(Asier eta Peio)oso haserre zeuden baina orain dena konpondu da.


Irune Otegi

Anónimo dijo...

Ni ere ikastolako jaian egon nintzen. Pixka bat lagunekin egon nitzen eta ikaistolan egon behar nintzen. Gero erori nitzen. Gero irakasleekin egon nintzen. Gero berriro lagune egon nintzen.
Oso ondo pasatu nuen

Ixone

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasa nuen.Nik saskibaloiean jolastu nuen galdu genuen beti bezala.Oso ondo antolatuta zegoen jaialdia.Gelako gustiekin egon nintzen,umeentzako
sorpresan parkera joan ginen.Azkenean,jaia bukatu ondoren
futbolean jolastera joan ginen.

Maialen Uriguen

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa nuen ikastoloko jaian.Futbolean jolasten lagunekin ia egun osoa egon nintzen, baina beste ekintza batzuetan ere parte hartu nuen.

Mikel Barredo

Anónimo dijo...

Guri asko gustatu zitzaigun ikastolako jaia. Festa hau ez zen beste urteetakoa bezala izan. Haurten 25. urteurrena ospatu egiten genuen. Erakustaldi asko egin ziren hauen barruan guk egindako gure ikastolako historia.
Horretaz aparte, Gargantua eta puzgarriak egon ziren, oso ondo egon ziren. Ikastolan ere bazkaldu egin genuen. Lehenengo platerraz makarroiak eduki genituen, bigarren plateraz oilaskoa eta patata frijituak eduki genituen. Azkenik izozkia eduki genuen, guk ez genuen jan, betekada genuen eta. Gero ikastolatik hurbil dagoen parke batera joan ginen. Oso ondo pasa genuen eta espero dugu horrelako beste jai bat egitea.

Adrian eta Asier