2009-04-09

MUTILAK BISITAN


Joan den asteazkenean beste bisita bat izan genuen ikastolan. Oraingoan mutil koadrila bat hurbildu zitzaigun eta ez genuen argazki bat egiteko aukera galdu. Barkamena eskatu behar diegu, askotan ez baitugu astirik ere izaten merezi duten arreta eskaintzeko, baina ulertuko dutelakoan gaude. Argazkian ikus dezakezuenez gero eta guapoagoak daude gure gazte hauek. Egingo ez dute ba gero nesketan!