2008-05-27

GURE ISTORIOAK INTERNETEN


Testu telematikoetan dagoeneko publikatuta daude aurten idatzi ditugun istorioak. Toki Eder ikastolakoekin ibili gara elkarlanean eta erdibana egindako lanak dira Interneten ikus ditzakegunak. Lan hauek burutzeko hainbat tresna eta programa erabili ditugu, besteak beste Word, Power Point, Google irudiak, Gif animatuak, Internet ...
Istorio bakoitzak bi irtenbide edo amaiera ezberdin ditu eta irakurleak aukeratu behar du nondik jarraitu. Amaieran berriro atzera egin dezakegu, horrela beste aukera ere irakurri ahal izateko.

Irakurri itzazue eta idatzi zuen iritzia iruzkin baten bidez. Akatsik edo arazorik izan ezkero fitxategiak irekitzerakoan aipa itzazue, horrela zuzendu ahal izateko.



Ya están publicadas en Testu telematikoak de internet las historias que hemos creado de manera colaborativa durante este curso. Han sido historias y aventuras elavoradas junto con los-as compañeros-as de Toki Eder. Hemos utilizado diversas herramientas y programas informáticos, tales como Word, Power Point, Google imágenes, Gif animados, Internet ...

Cada uno de los trabajos consta de una aventura con dos finales diferentes. El lector elige su final, pero llegado a éste, tienes la opción de volver atrás para leer el otro.

Leed vuestras historias y algunas más y escribid en un comentario vuestra opinión. Si tenéis dificultades para abrir el archivo o veis errores graves comentadlo también para que puedan ser corregidos.

7 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire taldean Ane O., Irune eta ni geunden. Gure ipuina oso polita zela esan zigun Joxek eta egia da. Gurasoek ikusi dutenean, ipuin horren hasiera oso ondo zegoela esan zidaten. Aurten ez ditugu bertsoak egin, misteriosko istoriak baizik. Horietan, bi irtenbideetan banatu ditugu, eta benetan oso ondo gelditu da.

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Guk ere oso ipuin politak egin genituen, eta beste ikastolakoek ere bai.
Oso interesgarriak ziren!

Irene eta Naroa

Anónimo dijo...

Niri oso ondo iruditzen zait testu telematikoen post bat ipintzean, bloga bisitatuz gain gure ipuinak ikusteko aukera izango dugulako.


Xabier Agiriano.

Anónimo dijo...

Nire taldean, Uxue, Paula eta ni geunden, eta oso ipuin politak egin genituen. Besteen istorioak zoragarriak ziren, eta asko gustatu zitzaizkidan.

Jon Rodrigez

Anónimo dijo...

Nirekin batera, Ane O. eta Itziarrek egin dute Testu Telematikoen beldurrezko istorioa.
Oso ona atera zitzaigun, bueno
Ane O.-k asmatu zuen dena.

AGUR!!!


Irune Otegi

Anónimo dijo...

Aurten, misteriozko ipuinak egin ditugu Toki Ederrekoekin. Nire ustez oso ipuin politak egin ditugu. Oso ondo dago,
gainera ordenagailuarekin idazten ikasten duzu, eta ordenagailuan lanak egiten ere bai.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Oso interesgarria da, lagun berriak egiteko aukera izan dugulako. Gainera, internet asko gustatzen zaigunez, oso gustura egin dugu lana eta horregatik, is-
torio ezin hobeak atera zaizkigu.
Iratiren taldekoek "Ordenagailu
tuntuna" egin zuten. Anerenak berriz, "Santa Agedako gaua".
Oso polita eta dibertigarria izan zen.
Ane eta Irati.