2009-04-09

MUTILAK BISITAN


Joan den asteazkenean beste bisita bat izan genuen ikastolan. Oraingoan mutil koadrila bat hurbildu zitzaigun eta ez genuen argazki bat egiteko aukera galdu. Barkamena eskatu behar diegu, askotan ez baitugu astirik ere izaten merezi duten arreta eskaintzeko, baina ulertuko dutelakoan gaude. Argazkian ikus dezakezuenez gero eta guapoagoak daude gure gazte hauek. Egingo ez dute ba gero nesketan!

2009-02-21

BISITA INAUTERIETAN




Aspaldian nahiko utzita dugu gure bloga. Noski, neska-mutilak institutuan daude, lagun berriak egin dituzte, lan eta azterketa asko dituzte ... Baina argi dago ez direla gutaz ahaztu eta horren froga gaur, inauteri jaian, ikastolan izan ditugula batzuk. Ezin guztiei argazkia egin, baina hona hemen batzuk.Eskerrik asko etortzeagatik

2008-08-31

PEIO NOJAN



Aupa guztioi, uztailan Nojan egon nintzen eta Jon Lizarralderekin topo egin nuen, gure txikitako gelakidea. Argazki bat bidaltzen dizuet.Gorentziak guztioi bere partez.
Oporrak laister amaituko dira, animo guztioi ikasketa berriekin.

Peio

2008-08-29

LEKEITIOKO ARGAZKI GEHIAGO


6.B-ko familiak ekainean izan zuten egonaldiko argazki batzuk iritsi zaizkigu, oraingoan Txumak bidalita. Hemen bakarra agertzen zaizue, baina gainontzekoak ikusi nahi ezkero klikatu hemen.

2008-07-16

ITZIAR IÑIGUEZ DE HEREDIA SALDAÑAN


Kaixo!!!

Udako opor hauetan oso ondo pasatzen ari naiz. Gaur bertan etorri naiz Saldañatik, ingeleseko udalekutik. Primeran pasa ditut hamabost egun hauek eta gainera lagun asko egin ditut han. Pena bat zen ez zirela euskeraz, erderaz baizik, baina hala ere oso ondo pasa dut. Etzi Goñiko aterpetxera noa beste udaleku batera, eta han 13 egun pasako ditut. Hau euskeraz izango da noski, eta primeran pasako dudala pentsatzen dut. Beno, orain bueltatxo bat ematera joango naiz eta gero afaltzera.

Mila muxu.


Itziar Iñiguez de Heredia

2008-06-30

6.C-ko FAMILIAK GORLIZEN



6.C-ko familiak ere irtenaldia antolatu zuten ikasturteari amaiera emateko eta Gorlizera joan ziren asteburua pasatzera. Bertako aterpetxean egon ziren eta argazkiak ikusi besterik ez dago konturatzeko zein gustura ibili ziren. Zorionak antolatzaileei.

2008-06-29

6.B-ko FAMILIAK LEKEITION



Ikasturteari amaiera emateko 6.B-ko familiak Lekeitiora joan ziren. Trinkete aterpetxean egon ziren eta primeran pasatu zutela begibistakoa da, argazkiak ikusi besterik ez dago. Oso ondo antolatutako egonaldia izan zen. Herriaz gozatzeaz gain hainbat ekintza ere antolatu zituzten neska-mutilentzat, arrauna eta arrantza, adibidez. Zorionak antolatzaileei!
Hemen dituzue argazki batzuk, baina badakigunez kamara asko izan zela bertan, bidali zuen argazkiak helbide honetara, hauekin batera jartzeko.
joxeamenabar@gmail.com

2008-06-23

AGURRIK EZ


Begira nola geratu diren 6.mailako hiru gelak.

Badakigu oporraz gozatzen ari zaretela eta ez duzuela inolako asmorik, oraingoz behintzat, ikastolara etortzeko. Hala ere, ziur gaude beti izango dituzuela gogoan gure artean pasa dituzuen momentu asko, onak eta ez hain onak.

Zuetako asko gertu bizi zarete eta batzuk anai-arrebak dituzue gure Ikastolan eta izango dugu aukera zuen bizitzaz jakiteko.

Hala ere, ez litzateke gaizki egongo aurten sortu dugun Blog hau bizirik mantenduko bagenu. Nola? Ba, zuen ekarpenekin. Zaudeten lekuan zaudetela bidal itzazue zuen berriak, komentarioak, argazkiak, bideoak edo dena delakoak eta saiatuko gara hemen publikatzen. Horrela, gure arteko harremana ez da guztiz etengo eta beti izango duzue aukera Arantzabelako lagunen berri izateko. Zer iruditzen?

Eta hasteko ez litzateke gaizki egongo udako oporretatik argazki edo eskutitz bat bidaltzea.
Helbidea honako hau da joxeamenabar@gmail.com

Animo eta ondo pasa oporrak. Laister arte!


Así de tristes han quedado las aulas de 6º.

Sabemos que estáis disfrutando de vuestras merecidas vacaciones y que no tenéis, al menos de momento, ninguna intención de venir a la Ikastola. Lo comprendemos. Pero también sabemos que siempre recordaréis los momentos que habéis pasado entre nosotros-as, buenos y no tan buenos.

Algunos de vosotros-as vivís cerca, otros tenéis hermanos-as en la Ikastola, y sabemos que tendremos noticias de cómo os va, e incluso vendréis de visita.

Aún así, hemos pensado que este Blog puede ayudarnos a mantener cierta relación en el grupo. ¿Cómo? Con vuestras aportaciones. No son deberes, no, sólo queremos que nos enviéis a esta dirección vuestras noticias, comentarios, fotos de vacaciones, vídeos o lo que se os ocurra, y se intentará publicar todo lo que llegue. ¿Qué os parece?

Para empezar no estaría mal que recibiéramos este verano alguna foto de vuestras vacaciones con un pequeño texto diciéndonos cómo os va.
Esta es la dirección joxeamenabar@gmail.com

¡Ánimo y a disfrutar!

AZKEN JAIAREN BIDEOA

Hamar minutuko bideo honetan 6.mailakoen erakustaldiak dituzue. Azken eguneko jaialdiko argazki guztiak ikusteko pasa zaitezte Arantzabelako Blogatik.

Aquí tenéis el vídeo de las actuaciones de 6º. Si queréis ver o desgargar alguna foto de las actividades que se realizaron el último día de clase pasaos por el Blog de la Ikastola.

2008-06-17

SOBRONEN EGUN PASA



Kurtso amaierako txangoa egin genuen atzo, astelehena, Sobroneko abentura parkean. Beldurrez joan ginen, eguraldiaren iragarpenak ez zuelako batere itxura onik.
Hala ere, egun erdia oso ondo joan zitzaigun, eguraldi epela eta igerilekuan bainatzeko modukoa.
Arratsaldean hasi ziren arazoak, sekulako euri jasa izan genuen eta arratsaldeko ekintzak bertan behera uztekotan egon ginen. Baina pittin bat atertu zuenez animatu eta berriro martxan jarri ginen.
Kanoak eta abentura ekintzak egin genituen eta , nahiz eta blai eginda amaitu, oso ondo pasatu genuen.
Argazkiak jaitsi nahi izanez gero klikatu hemen.


Ayer, lunes, tuvimos la excursión de fin de curso al parque de aventura de Sobrón. Fuimos temerosos por lo mal que pintaba el pronóstico del tiempo, pero la mañana nos fue fenomenal y pudimos hacer todas las actividades con normalidad, incluso bañarnos con sol al mediodía.
La cosa cambió por la tarde, justo al comienzo de las actividades. Cayó una tromba tremenda y estuvimos a punto de suspender las actividades, pero esperamos a que amainara un poco y le echamos una gran dosis de valor.
Al final realizamos todo lo previsto y, aunque terminados calados, nos lo pasamos genial.
Si quieres bajarte alguna foto entra aquí.