2008-04-17

WHALE RIDER



Zelanda Berriko pelikula interesgarri bat ikusi dugu egun hauetan ikastolako 6.mailako ikasle eta irakasleok. Gaia interesgarria izateaz gain eta elkarrizketarako aukera eskaini, ezin dugu ahaztu filme hau ospetsu egin dela bere musika eta irudiengaitik.

Edukiak eztabaidarako eta hausnarketarako aukera aproposa eskaintzen du: gizonen eta emakumeen rola hainbat kultura eta tradizioetan.

Ikusi trailerra eta idatzi lau edo bost lerrotan zuen iritzia.

Esta semana hemos visto una película en la ikastola hecha en Nueva Zelanda. Whale Rider es famosa, entre otras cosas, por su música y fotografía, pero el tema que trata se presta a debate y, sobre todo, mucha reflexión.

Echad un vistazo al trailer y escribid en unas pocas líneas vuestra opinión sobre la peli.

20 comentarios:

Anónimo dijo...

Niri pelikula nahiko gustatu zitzaidan, baina hasieran ez nekien Pai neska ala mutila zen. Nik uste dut merezi izan duela pelikula ikustea.

Jon Rodriguez

Anónimo dijo...

Nire iritziz pelikula nahiko ona izan zen. Baina zati askotan aspergarria iruditu zitzaidan, gainera hasieran ez nekien ondo Pai neska edo mutila zen.


Xabier Agiriano

Anónimo dijo...

Nire ustez oso polita izan da, baina batzuetan ia-ia lokartu egin nintzen. Niri mezu hau iritsi zait
: mutilak ezin direla beti agintariak izan, neskek ere eskubide osoa daukate.

Irune Otegi

Anónimo dijo...

Niri pelikula asko gustatu zitzaidan, emakumeek agintariak izan ahal direla erakusten duelako. Pixka bat aspergarria iruditu zitzaizkidan kantak, baina ondo egon zen.

Paula.

Anónimo dijo...

Nire ustez eman nahi zigun mezua zen nahiz eta neska bat izan eskubide berdinak izan behar dituela, eta mutilek egiten dituzten gauzak egin ahal dituztela neskek. Eta horregatik oso ondo egon zen pelikula.

Ane

Anónimo dijo...

Niri pelikula honek, beste pelikuletaz desberdintzen duen zerbait duela uste dut. Asko gustatu zait.Pai bere aiton-amonekin bizi da, etaezin da buruzagi izan neska delako.
Ppena handia ematen du hasieran, baina amiera zoriontsua dauka.


Ane Olano

Anónimo dijo...

Niri pelikula honek, beste pelikuletaz desberdintzen duen zerbait duela uste dut. Asko gustatu zait.Pai bere aiton-amonekin bizi da, etaezin da buruzagi izan neska delako.
Ppena handia ematen du hasieran, baina amiera zoriontsua dauka.


Ane Olano

Anónimo dijo...

Kaixo, niri pelikulak ematen didan mezua da, ez dela zertan mutila izan behar tribuko buruzagia eta nahiz eta bizitza oso ona ez izan ondo pasatu ahal duzula.

Peio Ziarrusta

Anónimo dijo...

Nire ustez pelikulan mezu bat bidali nahi zuten eta uste dut dela ez bakarrik mutilak jefeak edo protagonistak izan behar direla, neskak ere eskubidea duguna egiteko.Nire ustez ondo egon da pelikula.

Nahikai Anzar

Anónimo dijo...

Niri pelikula asko gustatu zitzaidan.Irudiak oso politak
ziren, eszena tokia oso ondo
eginda zegoen.

Jokin Basabe

Anónimo dijo...

Pelikula hau izugarri gustatu zait, eta ez hori bakarrik, irudiak ere oso ondo zeuden. Mezua nire uztez hau da: mutilek zein neskek eskubide berdinak ditugula liderrak izateko.
Espero dut horrelako beste filme bat ikustea.

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Nik ez nuen osorik ikusi bakarrik azken zatia, ez nuen pelikula oso ondo ulertu, baina kontatu zidatenarekin eta ikusi nuenarekin mezu bat iritsi zitzaidan:neskak eta mutilak berdinak garela eta eskubide berak izan behar ditugula.

Jone Agirre

Anónimo dijo...

Niri pelikula nahiko gustatu zitzaidan. Irudiak oso politak ziren, eta eszena batzuk barregarriak ere.
Niri pelikula honek erakutsi dit emakumeek eskubide berdinak dituztela klanetako buruzagiak izateko.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zait pelikula, emakumeek eskubideak dituztela adierazten duelako, eta Pai agintari bat izan ahal dela ere adierazten du.
Eta mutilak ez direla emakumeak baino txarrago ez hobeago, horregatik asko gustatu zitzaidan pelikula.

Uxue Bacete.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zitzaidan pelikula, eta niretzako 2 mezu dira nagusiak : beti ere pertsona aukeratzerakoan, kontuan izan behar dela daukan kapazitatea, eta ez neska edo mutila den. Baita ere,
"liderra" prestatzerakoan, bat baino gehiago prestatzea, nagusia neka baitaiteke.

Irati Elosegi.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zitaidan pelikula. Nire ustez pelikulak eman nahi digun mezua matxismoari buruz doa, mezua oso ondo hartu dezakegu.
Koro aitonak, tribuko buruzagiak, Pai ez du onartzen tribuko buruzagaia izateko ohitura zahar bat ez apurtze arren. Beraz, espero dut jende matxista gutxi egotea,eta emakumeek tratu txarrak ez jasotzea.

Adrian Rodriguez

Anónimo dijo...

Piska bat tristea da erditzean ama eta semea hil direlako. Paik lortu zuen baleak salbatzea eta bizirik atera zen.

Ixone Perez

Anónimo dijo...

Niri pelikula asko gustatu zitzaidan. Egia da pixka bat tristea izan zela, baina bere gauza onak ere izan zituen eta gainera gauza asko irakasten dizkigu! Oso ideia ona iruditu zitzaidan pelikula hori ikustea!

Naroa Amenabar

Anónimo dijo...

Niri pelikula asko gustatu zitzaidan,hasieran pixka bat
tristea iruditu zitzaidan.
Baina gauza asko ikasi daitezke
pelikularen mezua jasotzen baduzu.


Irene Elorza

Anónimo dijo...

Oso pelikula polita izan da eta neska oso gogorra eta ausarta da gainera oso aktore ona da eta mutila oso guapoa.
Eider