2008-04-10

EUSKAL PILOTA UDALEKUA


Ikaspilotak eta Arabako Euskal Pilota Elakarteak ekainaren 21etik 27ra 2008ko Pilota Barnetegia antolatu dute Bernedon. Etxeetara bidali dugun informazioak dioen bezala, bi txanda izango dira, 21etik 24ra txikientzat eta 24tik 27ra koxkorrentzat.

Denetarik izango da bertan: mendia, igerilekua, gaubelak, tailerrak ... eta, nola ez, pilota.

Oporrak hartu bezain laister, ez duzu horrelako aukerarik aurkituko ikasturteko lanak eta ardurak ahaztu eta udari hasiera ezin hobea emateko.

Zuetako batzuk bertan izanak zaretela badakigu, beraz, zeren zain zaudete zuen esperientzia eta iritzia kontatzeko? Zain gaude.



Ikaspilota y la Federación Alavesa de Pelota Vasca han organizado, un año más, el Campamento de Pelota Vasca en Bernedo. Tal como dice la información que se os ha enviado a vuestras casas, se realizará del 21 al 27 de junio. Se harán dos turnos de tres días en función de las edades.

Habrá de todo: monte, talleres, piscina, actividades nocturnas ... y, cómo no, pelota y visitas de algún manista profesional.

¿Qué mejor manera de desconectar y comenzar el verano a lo grande?

Sabemos que algunos-as habéis estado ya en alguna ocasión en este campamento. Pues ya estáis tardando en hacer el comentario para contarnos al resto cómo lo pasasteis e intentar convencernos. ¡Venga, rápido!

8 comentarios:

Anónimo dijo...

Aterpetxea oso ondo dago eta oso ondo pasatzen da bertan. Pasaden urtean eta orain dela bi urte egon nintzen eta oso ondo pasatu nuen.
Pilotari buruzko udaleak dira, baina pala eta zesta-punta ere praktikatzen da.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Kaixo
Ni lehengo urtean han egon nintzen Beñat, Jon, Jokin, Asier, Xabier, Naroa eta Eiderrekin.Oso ondo pasa nuen baina janaria nazkagarria zegoen.
Lagun asko egin nituen.



Peio Ziarrusta

Anónimo dijo...

Ni gure gelako beste batzuekin batera pasaden urtean egon nintzen, lagun asko egin nituen, eta aurten itzultzeko asmoa dut.


Xabier Agiriano

Anónimo dijo...

Ni aurreko urtean gelako batzuekin joan nintzen, eta primeran pasa genuen. Janaria ez zitzaigun gehiegi gustatu, baina lagun asko egin genituen. Joatea pena merezi du, eta aurten joateko asmoa daukat.


Jon Rodriguez

Anónimo dijo...

Ni ez naiz inoiz egon, baina oso
ondo dagoela esaten dute.
Esaten dute begiraleak oso jatorrak
direla.
Irati Elosegi.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatuko litzaidake joatea. Oso ondo egongo litzateke
ikastola amaitu ondoren, udaleku dibertigarri batera joatea.Lehengo urtean ez nintzen joan, baina ea oraingo honetan apuntatzen naizen.

Ane Saez de Gordoa.

Anónimo dijo...

Aterpetxea ezaguna egiten zait, baina ez naiz inoiz egon. Gustatuko
litzaidake joatea, baina beste udaleku batzuetara joango naiz. Lehengo urtean joan zirenak, esan ziguten, oso ondo pasatu zutela eta pala eta zestapunta ere praktikatzen zutela.

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Oso ondo daude euskal pilotako udalekuak baina oso neska gutxi joaten dira. Ihaz lau bakarrik joan ginen eta ez genuen oso ondo pasa mutilak gaizki portatzen zirelako gurekin eta janaria oso, oso txarra da baina bestela oso ekintza politak eta onak egiten dira eta monitoreak oso jatorrak dira. Baina orokorrean merezi du joatea.
Eider.