2008-02-21

GARDELEGIKO HONDAKINDEGIA


Otsailaren 20 eta 21ean Gardelegiko hondakindegira joan gara. Bertan, bi ordu inguruko bisitaldian, hainbat gauza ikusi eta ikasi ditugu. Ezin esan paisaia eta usain ederrez gozatu dugunik, baina ez dira horrelakoak ikusi beharreko guztiak bizimodu honetan. Gure etxeetan sortutako hondakinekin zer egiten duten azaldu digute hango begiraleek, eta zein garrantzitsua den "ondo" birziklatzea ere ikasi dugu. Gainera, jolasteko aukera ere izan dugu eta primeran pasatu dugu.

Gasteizko garbiguneei buruz informatzeko eta birziklaketaren inguruan zalantzak argitzeko, klikatu hemen.

Argazkiak ikusteko, hemen.


Los días 20 y 21 de febrero hemos visitado el vertedero de Gardelegi. Durante un par de horas de visita hemos visto y aprendido varias cosas. No diremos que hayamos gozado de vistas y olores espectaculares, pero no todo es así en nuestro alrededor. Hemos podido comprobar qué se hace con los residuos que producimos en nuestros hogares y la importancia que tiene el reciclar "bien". Hasta hemos podido disfrutar de algún juego que han organizado para nosotros.

Para obtener información de los garbigunes de nuetra ciudad y aclarar todo tipo de dudas referentes al reciclaje, entrad aquí.

Para ver las fotos, aquí.

20 comentarios:

Anónimo dijo...

oso bisita interesgarria izan zen.




ITZIAR

Anónimo dijo...

Kaixo guk 6.a mailako ikasleak oso ondo pasatu genuen eta gausa asko ikasi genituen .


Sergio B

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasa nuen Gardelegin, baina ez zitzaidana gustatu, usain txarra eta laborategian entzun genuen hizketaldi luzea izan ziren.
Harritu egin ninduena hasieran ikusi genuen motorraren zarata handia izan zen.



Xabier Agiriano.





Xabier Agiriano.

Anónimo dijo...

Niri bisita ez zitzaidan asko gustatu oso gaizki usaintzen zuelako, baina interesgarria izan zen nola ikusten zituzten hondakinak arriskutsuak zirela.
Asko gustatu zitzaidan jokua.

Paula.

Anónimo dijo...

Nik Gardelegin nahiko ondo pasa nuen, nahiz eta oso usain txarra egon batzuetan. Gauza asko ikasi nituen, eta gainera 30cm-ko erregela aurkitu nuen. Gehien gustatu zitzaidana, eskiak eta telebistak zeuden tokia izan zen.

Jon Rodrigez

Anónimo dijo...

Guri, interesgarria iruditu zitzaigun. Baina usaina ez zen bat ere ona.Gauza asko azaldu zizikiguten, baina gehien arduratu gintuena, 20 urte barru zakarrarentzako lekurik egongo ez dela da. Horregatik zabor gutxiago sortzen saiatu behar dugu.

Ane eta Jone

Anónimo dijo...

Atzo Gardelegira joan ginen.Han zaborrari buruzko hainbat gauza ikusi genituen:zaborra nola tratatzen duten,nola egiten duten edalontzietako zaborra estaltzeko edo ta nolako izunak jartzen dituzten baimenik gabe zabor toxikoak jaurtitzeagatik.Ikasi ere ikasi genuen metanoak asko kutsatzen duela eta negutegi efektuan eragin asko duela.Oso ondo pasa nuen eta berriz itzultzeak ez legoke gaizki
Adrian Rodriguez

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasa nuen Gardelegin.
Laborategiko trastoak nahiko arraroak ziren. Motorrak hasieran ez zuen zarata asko ematen, baina gero barruan, sekulako zarata egiten zuen. Hondakinetan gauza asko zeuden: eskiak...

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Niri gustatu zitzaidan gardelegiko bisita.Gehien gustatu zitzaidana egin genuen jolasa izan zen.Oso gaizki usaintzen zuen.Gauza asko ikasi genituen gardelegian.

Uxue Bacete.

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen Gardelegin.
Naiz eta usain txarra egon azkenerako ohitu egin ginen, han ikasi genuen metanoa energia egiteko balio zuela eta Co2 baino gehiago kutsatzen zuela. Ikasi genuen zaborra ezin dela 50 gradu baino gehiagotan bota. Gero laborategian egon ginen.Amaitzeko jolas bat egin genuen birziklatzeari buruz.

Jokin eta Peio

Anónimo dijo...

Niri pasa den urtean ez zitzaidan asko guztatu. Urte onetan berriz oso ondo pasatu dut.Ia-ia erortzen naiz eta Joxek lagundu zidan. Eta geroago boligrafo bat hartzeagatik ia kontenedor batean erortzen naiz.

Ixone perez.

Anónimo dijo...

Oso ondo pasa genuen, gainera han
"primeran" usaintzen zuen. Andereñoek ez zekiten oso ondo hitz egiten euskeraz, baina ondo ulertzen zitzaien. Azkenik jolas batera jolastu genuen, nola birziklatu behar genuen ikasteko.

6.C Irati eta Itziar.

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasatu nuen Gardelegin. Oso gauza interesgarriak ikusi genituen eta gauza asko ere ikasi genituen. Ia- ia 12etan joku bat egin genuen birziklatzeari buruz.


Nahikari Anzar.

Anónimo dijo...

Gardelegin ondo pasa genuen nahiz eta Joneri bolia galdu. Usaina ez zen oso normala. Asko ikasi genuen eta hango itsasontzi motorra ikusi genuen.Irune ia-ia putzu beltz batera erori zen. Ondo egon zen.

Anónimo dijo...

kaixo !!!

Zuriñe naiz, ikusten ari naiz gauza asko egiten ari zaterela eeeeh??? Pozten naiz. Espero dut egun batean libre izatea zuek ikustera joateko. Muxu handi bat !!!

Anónimo dijo...

Bisita oso interesgarria izan zen, baina gaizki usaintzen zuen.


Nahiara

Anónimo dijo...

Oso interesgarria izan zen gardelegiko bisita nahiz eta zaila izan esplikatzeko oso ondo azaldu ziguten baina toki batzuetan oso usain txarra zegoen.
Eider.

Anónimo dijo...

Oso interesgarria izan zen.Gausa asko ikasi nituen.




Maialen Uriguen

Anónimo dijo...

Gardelegin oso usain txarra zegoen baina nahiko ondo pasatu nuen.
Gauza asko ikusi genituen eta prismatikoekin begiratu genuen.

Mikel Barredo

Anónimo dijo...

Gardelegin oso ondo pasatu nuen eta ere oso interesgarria iruditu zitzaidan.Bakarrik gaizki zegoena usaina zen.

Jon Ander Gonzalez de Heredia