2008-03-14

FRIDA


"Frida haurtxoa" dantza-antzerki ikuskizuna ikustera joan gara gaur Beñat Etxepare aretora. Jendez gainezka zegoen eta, emanaldiaren amaieran entzundako txaloengatik, esango genuke ikusleen gustukoa izan dela. Antzezlana Extremadurako Karlik taldeak eskaini digu eta, ordubetez, Frida Kahlo margolari mexikarraren bizitzaren pasarte batzuk erakutsi dizkigute.

Frida nor zen eta bere bizitzako gorbeherak aurretik lantzeak asko lagundu digu antzerkiaren mezua ulertzen.

Iruzkinen zain gaude.




"Niña Frida" es una obra de danza-teatro que nos habla sobre la extraordinaria vida de la pintora mejicana Frida Kahlo. Esta tarde hemos tenido ocasión de ver este espectáculo en el teatro Beñat Etxepare. Durante aproximadamente una hora el grupo de danza-teatro extremeño Karlik nos ha traído a escena la vida y, sobretodo, la infancia de esta mujer. Parece que ha gustado, a tenor de los aplausos escuchados.

Antes de la representación nos hemos trabajado un poco el tema, y eso nos ha ayudado, sin duda, a entender mejor la obra.

Se agradecen comentarios.

16 comentarios:

Anónimo dijo...

Niri antzerki polita iruditu zitzaidan baina beste antzerki batzuk gehiago gustatu zaizkit.

Irene

Anónimo dijo...

Antzerkia ondo egon zen, baina aurretik Frida Kahlori buruz ezer
jakingo ez banu, antzerkia ez nuen
ulertuko.
Oso ondo antzezten zuten, baina, azalpena ez zen oso egokia, eta, ez zen edonork ulertzeko modukoa.
Hala ere, ondo egon zen.
Irati Elosegi.

Anónimo dijo...

Antzerkia nahiko ondo egon zen, baina Iratik esan duen bezala, Frida Kahlori buruz ezer ez bageneki, ez genuen asko ulertuko.
Arrigarriena, egiten zituzten saltoak izan ziren.

Jon Rodrigez

Anónimo dijo...

Niri antzerkia ondo zegoela iruditu zitzaidan. Guk aurretik Frida Kahloren azalpen batzuk entzun genituen ikastolan, eta horren hondorioz ondo ulertu genuen antzerkia. Iratik esan duen moduan, azalpenak ez ziren oso onak izan, baina pertsonaien dantzak, ondo egon ziren.

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Antzerkia ez zitzaidan asko gustatu, baina igartzen zen prestatua zegoela.
Irati, jon eta itziarrek esan
duten moduan, ez baginen lehenago
informatu edo pixkabat ikasi
bere bizitzari buruz ez genuke ulertuko.

Xabier Agiriano

Anónimo dijo...

Antzerkia nahiko ondo zegoen,hori bai luzetxoegia.Beste antzerki hobeak ikusi ditut.Antzerkira joan aurretik,Fridari buruzko informazioa bilatu genuen,bestela antzerkia zail ulertuko genuke.Fridaren historioa latza izan zen oso,gainera lagun gabe pasa zuen bere aurtzaroa eta hori gutxi bazen,istripu oso larri bat
eduki zuen eta horren ondorioz 32 ebakuntza egin zizkioten.
Baina antzerkian ez zen oso ondo azaltzen zer gertatu zitzaion.

Adrian Rodriguez

Anónimo dijo...

Antzerkia ondo egon zen, nahiko infantila izan zen, baina kriston farreak egin genituen ipintzen zituzten aurpegiengaitik. Beste aldetik, Joxek ez bazigun bere bizitza pixkat kontatzen ez genuen ezer ulertuko.

Peio Ziarrusta

Anónimo dijo...

Niri gustatu zitzaidan antzerkia.
Egia da Frida Kahloren bizitza oso txarra izan zela, niri nazkagarria iruditzen zait Frida Kahlori istripuan gertatu zitzaiona, min asko pasatuko zuen.

Uxue Bacete.

Anónimo dijo...

Oso arraroa izan zen, polita baina arraroa. Joxek antzerkiaren papera ez bazigun irakurtzen,ez genuen ezer ulertuko.


Ane Olano.

Anónimo dijo...

Niri gustatu zitzaidan istripua nola interpretatu zuten. Nahiz eta zati batzuk ez oso ondo ulertu. Esan behar dut, oso ondo dantzatzen zutela eta, hori bai,oso prestatuta zeukaten dantza.

Ane Saez.

Anónimo dijo...

Niri antzerkia ez zitzaidan asko gustatu, denbora osoan dantzatzen zeudelako eta ez zelako ulertzen antzerkiaren istorioa.
Joxek ez bazigun ezer kontatzen Fridari buruz klasean ez nuen ezer ulertuko.

Paula.

Anónimo dijo...

Niri antzerkia ez zitzaidan asko gustatu, eta gainera ezer ez bazenekien ez zenuen ulertuko.Eskerrak Joxek zerbait kontatu zigun!
Hala ere Fridaren bizitza oso interesgarria eta gogorra iruditzen zait.

Jone Agirre

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zitzaidan Frida antzerkia. Joxek historia pixka bat nolabait kontatu zigunean,
oso nazkagarria iruditu zitzaidan.
Baina gero antzerkia ikustean, asko lasaitu nintzen. Ez zen nik espero bezain nazkagarria, kontrakoa baizik oso polita iruditu zitzaidan.

Irune Otegi

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zitzaidan. Oso ondo pasatu nuen.

Ixone Perez

Anónimo dijo...

Antzerkia nahiko ondo egon zen, baina ez zen asko ulertzen zertaz zihoan istorioa. Antzerki osoan dantzatzen ibili ziren.
Joxek ez bazigun Fridaren istorioa
pixkat kontatzen nik behintzat ez nuen ezer ulertuko.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Oso ondo pasatu nuen.
jon 6.maila