2008-06-17

SOBRONEN EGUN PASA



Kurtso amaierako txangoa egin genuen atzo, astelehena, Sobroneko abentura parkean. Beldurrez joan ginen, eguraldiaren iragarpenak ez zuelako batere itxura onik.
Hala ere, egun erdia oso ondo joan zitzaigun, eguraldi epela eta igerilekuan bainatzeko modukoa.
Arratsaldean hasi ziren arazoak, sekulako euri jasa izan genuen eta arratsaldeko ekintzak bertan behera uztekotan egon ginen. Baina pittin bat atertu zuenez animatu eta berriro martxan jarri ginen.
Kanoak eta abentura ekintzak egin genituen eta , nahiz eta blai eginda amaitu, oso ondo pasatu genuen.
Argazkiak jaitsi nahi izanez gero klikatu hemen.


Ayer, lunes, tuvimos la excursión de fin de curso al parque de aventura de Sobrón. Fuimos temerosos por lo mal que pintaba el pronóstico del tiempo, pero la mañana nos fue fenomenal y pudimos hacer todas las actividades con normalidad, incluso bañarnos con sol al mediodía.
La cosa cambió por la tarde, justo al comienzo de las actividades. Cayó una tromba tremenda y estuvimos a punto de suspender las actividades, pero esperamos a que amainara un poco y le echamos una gran dosis de valor.
Al final realizamos todo lo previsto y, aunque terminados calados, nos lo pasamos genial.
Si quieres bajarte alguna foto entra aquí.

14 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso polita izan zen, eta asko dibertitu ginen.
Hasieran, kanoa egin genuen eta primeran pasa genuen.
Kanoa egin ondoren, hango piszinetan bainatu ginen, eta ura izoztuta zegoen, baina bainua hartu genuen.
Arratsaldean, kostata baina, azkenean "Abentura" egin genuen.
Txango ezin hobea izan zen!

Ane eta Irati.

Anónimo dijo...

Epa, nik oso ondo pasa nuen. Txarrena ez zuela oso eguraldi ona egin izan zen, eta gainera hotza pasa nuen piszinan. Gehien gustatu zitzaidana Multi-abentura izan zen, Naroa eta Ireneri zubia mugitzen genielako. Kanoa ere, ez zen txarto egon, hoberena "Kokodriloaren etxean" topo egin genuenean izan zen, barre pila bat egin bagenituen.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zitzaidan irteera Sobronera. Bertan, abentura zelaia, pistina eta kanoak egin genituen. Nik goizean abentura zelaia egin nuen, eta berta eskalada, tirolina eta zubi zail batzuetatik pasa ginen, eta batzuetan besteei zubia mugitzen nien. Eguerdian, pistinan sartu ginen, ez zegoen oso hotza. Bazkaldu eta gero denbora librea eukin genuen. Ondoren, kanoa egin nuen, nahiz eta euria egiten egon.
Orokorrean, oso ondo egon zen.

Asier Berganzo

Anónimo dijo...

Super-iper-mega ondo pasa genuen Sobrónen, nahiz eta eguraldiak asko ez lagundu. Kanpo abenturan oso urduri geunden batzuk eta beldur pixkat ere bageneukan, baina ez zen ezer pasa. Lehenengo kanoa egin zutenek ur-jauzi bat zegoela esan zuten txantxetan, eta bigarrenak oso urduri joan ziren.
Eguerdi aldera pizinan sartu ginen (oso ausartak garelako).

Jone eta Ane O.

Anónimo dijo...

Oso ondo egon zen irteera hori eta gainera eguraldi txarra egin zigun...Goizean ondo egon zen, baina gero poliki-poliki txarrera abiatu zen. Lehenengo kanoa egin genuen, han urjauzitik bota ginen, oso ondo egon zen. Eguerdian, bazkaldu ondoren, pizina genuen. Nahiz eta oso hotza egon denak bainatu ginen. Gero joku batzuetara jolastu genuen eta azkenik, Kanpo abenturara joan ginen. Horrela pasa genuen egun osoa. Oso dibertigarria izan zen.

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Epa lagunok!!!!
Niri asko gustatu zitzaidan Sobroneko bidaia, alde batetik, oso ondo egon zirelako ekintzak, eta bestetik lagun gehienekin joan nintzelako. Okerrena Jon eta Jokin
ez zeudela izan zen, baina berdin- berdin oso ondo pasa genuen. Gehien gustatu zitzaidana kanoa izan zen, "Kokodriloaren etxera" joan nintzelako, eta barre pila egin genuelako.

Peio Ziarrusta

Anónimo dijo...

Guri asko gustatu zitzaigun Sobronera joatea. Oso ondo pasatu genuen eta asko dibertitu ginen Kanpo de Abenturan, Kanoan eta pizinan. Nahiz eta batzutan eguraldi txarra egin. Gutxien gustatu zitzaiguna kanoa izan zen, euripean geudelako eta gainera, beste taldeak baino joku gutxiago egin genituelako.


Irune eta Uxue.

Anónimo dijo...

Nik oso ondo pasatu nuen Sobronen. Pistinan eta kampo de abenturan ere. Kanoan oso ondo pasatu nuen, baina Adrianekin tokatu zitzaidan eta ni neskekin nahi nuen. Geroago klaseko neskak multxoan pistinara sartu eta bainatzen ginen. Ane o eta ni pistinan sartzeko bota ginen.

Nahikari Anzar Castillo

Anónimo dijo...

Ni Sobronen oso ondo pasa nuen, bi ekintza egin ahal ziren, kanoa edo parke de abentura, niri gehien gustatu zitzaidan ekintza kanpo de abentura izan zen, oso dibertigarria zelako. Oso ondo pasa nuen ere kanoetan eta oso egun dibertigarria izan zen. Monitoreak majuak ziren, eta pizinan asko dibertitu ginen.

Paula.

Anónimo dijo...

Niri sobroneko irteera asko gustatu zitzaidan.
Goizean kano egin nuen eta gero pistinan bainatu nintzen .Arratsaldean, berriz bainatu nintzen eta gero kanpo abentura egin nuen.Dena asko gustatu zitzaidan eta oso ondo pasa nuen.

AMAIA
PEREZ DE NANCLARES
6.A

Anónimo dijo...

kaixo!
sobronen oso ondo pasa genuen
oso irteera polita eta dibertigarria izan zen.
Eguraldia ez zen oso ona izan baina
gure artean oso anbiente ona eduki genuen.

Irene eta Irati.

Anónimo dijo...

Kaixo!

Guk Sobronen oso ondo pasa genuen!
Ekintza asko egin genituen eta denak gustatu zitzaizkigun pilo bat, baina eguraldia nahiko kaskarra izan zen.
Ederki pasa genuen!

Naroa eta Eider

Anónimo dijo...

Sobron gure azkenengo irteera izan da guztiok elkarrekin egoteko.Oso ondo pasa dugu piragua eta abentura egiten. Eguraldia ez da oso izan

Nahiara eta Yaiza

Anónimo dijo...

Niri asko gustatu zait.Hasieran multiabentura egin nuen.Gehien gustatu zitzaidana tirolina izan zen.Baskaldu ondoren igerilekura joan ginen bainatzera.Arratzaldean,
piragua egitera joan ginen,ez genuen asko egin euria zela eta.
Oso ondo pasa nuen.


Maialen Uriguen