2008-05-06

UDALEKO MUSIKA BANDA


Gaur Lakua Gizarte Etxean izan gara aurtengo bigarren kontzertua entzuten. Gasteizko Udal Musika Bandak eskainitako JAIETAKO MUSIKA emanaldia izan dugu entzungai.
Urtean zehar gure hirian ospatzen diren jaietan musikak duen garrantziaz eta presentziaz ohartzea izan dute helburu.
Celedon, Iñauteriak, San Prudentzio, Andra Mari jaiak eta bestelako ospakizunetan entzuten eta abesten ditugun doinuak eskaini dizkigute.
Emanaldi laburra baina alaia izan da.


Esta mañana hemos estado en el Centro Lakua, donde la Banda Municipal nos ha ofrecido un concierto, el segundo de este curso.
En esta ocasión el tema era LA MÚSICA EN LAS FIESTAS. Un recorrido a lo largo del calendario con un repaso a todas las celebraciones y fiestas que se celebran en nuestra ciudad.
Hemos escuchado las piezas típicas de San Prudencio, Carnaval, La Blanca, Celedón y varias más.
Ha sido un concierto corto pero alegre.

5 comentarios:

Anónimo dijo...

Niri kontzertua nahikotxo gustatu zait, kanta politak eta alaiak zeudelako. Xabierrek bere kanta asmatu du, baina euskeraz esan beharrean kantaren izena, ingelesez esan du.
Merezi izan du kontzertura joatea!!

Jon Rodriguez

Anónimo dijo...

Kontzertua asko gustatu zait. Oso ondo pasatu dugu eta gainera oso abesti politak egon dira, herrialde ezberdinetakoak.
Oso polita izan da!

Naroa Amenabar

Anónimo dijo...

Niri ere asko gustatu zait kontzertua, kanta politak jo dituztelako. Jaietako abstiak jo dituzte eta oso alaiak zirenez ez gara aspertu ezta segundo bat ere.
Espero dut horrelako gehiago entzutera joatea!

Itziar Iñiguez de Heredia

Anónimo dijo...

Niri kontzertua asko gustatu zitzaidan kantak oso politak ziren eta oso dibertigarria izan zen.Musikariak oso ondo jotzen zuten.


Uxue Bacete.

Anónimo dijo...

Niri kontzertua nahiko polita iruditu zitzaidan. Abestiak ondo egon ziren jaiei buruz baitziren, eta jaiak beti onak izaten dira.
Orokorrean pena merezi izan zuen kontzertura joatea.

Asier Berganzo