2007-11-08

2.MAILAKOAK ERE BLOGOSFERAN


Blogak modan daudela entzuten da behin eta berriro komunikabideetan, eta ez dute arrazoi faltarik, ez. Eta hori argi eta garbi ikus daiteke gure ikastolan. Bigarren mailakoek ere sortu berria dute berea. Denon artean, poliki-poliki, "blogosferan" jarriko dugu gure ikastola.
Animo eta eutsi goiari!
"Leku interesgarriak" izeneko atalean duzue 2.mailakoen blogaren lotura. Ez legoke gaizki, noizbehinka, begiradatxo bat egitea bertan eta, zergatik ez, iruzkinen bat edo beste idaztea, beti ere animoak emanez eta komentario positiboak eginez, noski.

Dicen que los blogs están de moda y parece cierto. Al menos en nuestra ikastola se ve con claridad. Los y las de segundo de Primaria acaban de crear el suyo y, de seguir así, vamos lanzados a la "blogosfera".
¡Ánimo pues y adelante con la experiencia!
Hemos colocado el enlace correspondiente en la columna derecha, apartado "Leku interesgarriak". Sería interesante echar un vistazo por allí de vez en cuando para ver qué se cuece en segundo y, cómo no, escribir un breve comentario para dar ánimos y aportar opiniones, siempre en sentido positivo, claro está.

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso ondo iruditzen zait blogak modan egotea,horrela gure gauzaz aparte,besteen ekintzak,irteerak eta abar entera gaitezke etxetik mugitu gabe.
Zorte on blog guztiei!!!


Ane Olano

Anónimo dijo...

Epa!!
Oso ondo iruditzen zait 2.mailakoek guk bezalako blog bat egitea. Horrela beraien gurasoek ikusi ahalko dute, beraien semeek zer egiten duten.

Jon Rodrigez

Anónimo dijo...

Ematen du ikastola osoa ados jarri dela blogak egiteko ,gero eta gehio gara bloga duten mailak.

Peio Ziarrusta

Anónimo dijo...

Egia da Peiok diona. Blog mundua zabaltzen ari dela ematen du, baina egia esan oso ondo iruditzen zait. Gainera hemendik aurrera Internert erabiltzen ez dakienak...
.. argi ibili beharko du!!

Naroa Amenabar